 Lidergoa sendotzeko aukera ezin hobea du gaur Hondarribia-Irunek. Etxean, Hondartza kiroldegian jokatuko du Burgoskoa Arranz Jopisa seigarren sailkatuaren kontra (19:00). Ongi joan da astea gipuzkoarrentzat, eta jokalari guztiak prest ditu Jon Txakartegi entrenatzaileak. Deyaert bera ere bai. Ez da kontrario erosoa Arranz Jopisa, dena den. Acis Incos Leonekin eta Cajacanariasekin puntutan berdinduta dago, seigarren. Denboraldi honetan bi aldiz aritu dira elkarren kontra Hondarribia eta Arranz Jopisa, eta gipuzkoarrak nagusitu dira bietan. Lehen itzulian Burgosen aritu ziren eta irabazi egin zuten Txakartegirenek (42-53). Azkena, Espainiako Kopako final-laurdenetan aritu dira, eta orduan ere Hondarribiak irabazi zuen (66-62). |