 Danielle Burgin, estatubatuar pibota, 23 urte eta 1,96 m altukoa, Hondarribia-Irun taldearekin konprometitu da denboraldi baterako. Aurreko denboraldian Dunav Econt Ruse talde errumaniarrean jokatu du; berarekin hartu du parte Eurokopan eta batezbesteko hauek izan ditu partida bakoitzean: 11 puntu eta 4 errebote 22 minututan. Errumaniako ligan partida bakoitzean 16 puntu atera ditu eta 8 errebote egin. Charlotteko Unibertsitatean ikasi zuen, NCAAn parte hartu zuen lau urtetan egin zituen batez bestekoak partida bakoitzeko 9 puntu eta 7 errebote izan ziren. EBAko nazioartekoa izan da, eta hango selekzioarekin jokatu zuen 2007an Unibertsitate mailako Mundiala. Oso pibot sendoa da, gaztea baina Europan esperientzia duena, jaurtiketetan portzentaje onak dituena (%56 kantxatik egindako jaurtiketetan eta %87 jaurtiketa libreetan) Jokalari honekin Hondarribia-Irunek fitxaketen atala hamar lizentziarekin ixten du eta gipuzkoar kluben bateko beste jokalariren bat sartuko da, lizentzia bat libre utziz edozein gorabeheratarako. Hondarribia-Irun, 2010eko uztailak 21 |